Politika -

Presoak

Frantziako Gobernuak Mikel Karrera presoa Lannemezango espetxera hurbildu du

Reau Sud Francilien kartzelan zegoen preso, Paris hegoaldean, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora.

Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean epaitu zuteneko irudia. Artxiboko argazkia: EFE
Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean epaitu zuteneko irudia.
Mikel Karrera Sarobe Auzitegi Nazionalean epaitu zuteneko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak Mikel Karrera Sarobe ETAko presoa Lannemezango espetxera hurbildu duela jakinarazi du Etxeratek.

Orain arte Reau Sud Francilien espetxean egon da preso, Paris hegoaldean, Euskal Herritik 800 kilometro baino gehiagora.

Aurrerantzean Lannemezango kartzelan egongo da, etxetik 280 kilometrora, azken hileotan hara eramandako beste euskal preso batzuekin batera.

Karrera 2010eko maiatzean atxilotu zuten Baionan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Frantzia ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Macronen Gobernua