Politika -

ATXILOKETA

Josu Urrutikoetxea Parisko Hotel Dieu ospitalean dago ingresatuta

Atzo, Santeko espetxera eraman zutela zabaldu bazen ere, haren senideek gaur ETBri baieztatu diete erietxean dagoela atzotik Urrutikoetxea.

Josu Urrutikoetxea, Segurtasun Indarrek atxilotu baino lehenago. Argazkia: EFE
Josu Urrutikoetxea, Segurtasun Indarrek atxilotu baino lehenago
Josu Urrutikoetxea, Segurtasun Indarrek atxilotu baino lehenago. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagi izandakoa Parisko Hotel Dieu Ospitalean ingresatuta dago, atxilotuaren gertuko iturriek ETBri baieztatu diotenez.

Urrutikoetxea ostegunean atxilotu zuten Frantziako Alpeetako Sallanches herrian, eta atzo agindu zuen epaileak haren espetxeratzea. Aldez aurretik, Parisko Fiskaltzak atxiloketa aginduaren berri eman zion.

Epailearen agindua jaso ondoren Santeko kartzelara eraman zutela zabaldu bazen ere, gaur familiak baieztatu du erietxean ingresatuta dagoela atzotik. Ez zuten espetxera eraman.

Antza, ebakuntza bat egitera zihoan atxilotu zuten unean, "gaixotasun larri bat du", eta hori dela eta, kezka agertu dute senideek bere osasun-egoeraren inguruan.

Gaur arratsaldean, 18:30ean, Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko eta haren askatasuna eskatzeko manifestazioa egin dute Ugaon, bere sorterrian. 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte mobilizazio horretan.

Amaieran, Urrutikoetxearen semeak igorritako mezua entzun ahal izan da.

8 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Frantziak 2017an

Frantziak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Josu Urrutikoetxeari 2017an, auzi-ihesean zegoela. Presente egon gabe epaitua izan zenez, epaiketa berriro errepikatzea eskatu dezake.

Hala, 10 eguneko epea izango du du zigorraren aurkako helegitea aurkezteko, Patrice Guigon Bonnevilleko Auzitegiko fiskalak baieztatu duenez.

Urrutikoetxea Espainiaratzeko aukerez galdetuta, Guigon magistratuak azaldu du "Espainiako agintariek estradizioa eskatu dezakete eta Frantziak onartu egin dezake, beti ere, Frantzian betetzeke duen zortzi urteko zigorra betetzen duenean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Frantzia Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Ostatuei buruzko albisteak