Politika -
Aurkezpen bira
Gure Eskuk erreferendumaren aldeko ekimena herriz herri aurkeztuko du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak herritarren 'konplizitatea eta konpromisoa' bilatuko du aurkezpen bira horrekin. Horrez gain, bazkidetza kanpaina bat ere jarriko du abian.
EITB.EUS
Gure Eskuk erreferendumaren aldeko ekimena herriz herri aurkeztuko du datozen hilabeteotan, Euskalduna Jauregiko ekitaldian iragarri zuenari jarraikiz.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ohar bidez jakinarazi duenez, hilaren 13an hasiko da aurkezpen bira hori, Barakaldon, eta ekainaren 6an bukatuko da, Lizarran. Besteak beste, Donostian, Tolosan, Gasteizen, Azpeitian, Laudion, Basaurin, Irunen, Agurainen eta Durangon izango da Gure Esku, baita Bartzelonan ere (guztira, 12 saio egingo dituzte). Aurkezpenotan Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu GEko bozeramaileek parte hartuko dute.
"Mota guztietako herritarren konplizitatea eta konpromisoa lortzeko asmoa" du Gure Eskuk aurkezpenokin.
Era berean, "Egizu posible" lelopean, bazkidetza kanpaina bat ere jarriko dute martxan, "erronka berriei indartsu heltzeko".