Politika -
KRISIA VENEZUELAN
Venezuelako Gobernuaren aldeko eta 'Estatu kolpearen' aurkako manifestazioa, Bilbon
Euskadiko GKEen Koordinadorak, LAB, ELA, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK eta Podemos alderdiek... eta 36 kolektibok bat egin dute deialdiarekin.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka lagun atera dira kalera larunbat honetan Bilbon, Venezuelako Gobernuaren alde, Juan Guaidok gidatutako "Estatu kolpearen" aurka eta atzerriko injerentzia eta interbentzioa salatzeko.
Euskadiko GKEen Koordinadorak, LAB, ELA, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek, Antikapitalistak, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK eta Podemos alderdiek... eta 36 kolektibok bat egin dute deialdiarekin.
18:00etan abiatu da martxa Bilboko Moyua Plazatik, "Venezuela aurrera! ¡No al Golpe!" zihoen pankarta baten atzetik.
Deitzaileek oharra kaleratu dute euren kezka agertuz: "Kanpoko injerentziak muturreko egoerara eraman dute Venezuela, eta gerra egoera arriskutsu batera garamatzala diruditen pausoak ikusi ditugu. Venezuelako subiranotasuna errespetatzera dei egiten dugu, bere Gobernua eta instituzioak errespetatzera, baita herritarrek hainbatetan adierazi duten borondatea errespetatzera ere" esan dute.