Politika -
EUROPAKO HAUTESKUNDEAK, M26
Gorenak erabakiko du Puigdemont europarretara aurkeztu daitekeen edo ez
Hauteskunde Batzordeak bertan behera utzi zituen Puigdemont, Comin eta Ponsatiren hautagaitzak. Horiek errekurtsoa jarri zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Gorenak ohiko justiziara bidali du berriro Carles Puigdemonten inguruko erabakia eta, hortaz, Madrilgo Administrazio Auzietarako Auzitegiek ebatzi beharko dute Puigdemont, Antoni Comin eta Clara Ponsati JxCat-en Europako hauteskundeetarako zerrendan joan daitezkeen ala ez.
Auzitegi Gorenak erabaki behar zuen igande honetan Carles Puigdemont, Antoni Comin eta Clara Ponsati JxCat-en Europako hauteskundeetarako zerrendan joan daitezkeen ala ez. 1., 2. eta 3. postuan zihoazen politikari erbesteratuak baina aste honetan Hauteskunde Batzorde Zentralak bertan behera utzi zuen horien hautagaitza.
Hiru politikariek helegitea jarri zuten Madrilgo 2., 9. eta 21. Administrazio Auzietarako Auzitegietan eta horiek Auzitegi Gorenari igortzea erabaki dute errekurtsoa, hark erabaki dezan.
Hauteskunde Batzorde Zentralak, batasunik gabe hartutako erabakian, hiru politikari horien hautagaitza "legeari iseka" egitea zela iritzi zion. Ez daudela Espainian erroldatuta argudiatu zuen, eta beraz, hauteskunde legea urratzen dutela.
Madrilgo fiskaltzak, baina, Puigdemont, Comin eta Ponsantiren helegitea aintzat hartzearen alde zegoela adierazi zuen atzo bertan, euren hautagaitza baliogabetuta "sufragio pasiborako eskubidea urratzen" zaielako.
LASTER, INFORMAZIO ZABALAGOA