Politika -

Gasteizko epaitegiak

Arzuagak Jusapol eta Jucil sindikatuak salatu ditu 'mehatxuak' egotzita

Jusapolen eta Jucilen ordezkariek "atzamarrak pistola moduan" jarri eta bere kontra "mespretxuzko esaldi eta keinuak" egin zituztela ziurtatu du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Poliziaren sindikatuetako ordezkariak Eusko Legebiltzarrean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Poliziaren sindikatuetako ordezkariak Eusko Legebiltzarrean.
Poliziaren sindikatuetako ordezkariak Eusko Legebiltzarrean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jusapol eta Jucil Poliziaren sindikatuetako ordezkarien aurkako salaketa aurkeztu du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Gasteizko epaitegi batean, "atentatua, irainak eta mehatxuak" leporatuta. Eusko Legebiltzarrak Poliziaren Biktimen Legea onartu zuenean, apirilaren 4an, Jusapolen eta Jucilen ordezkariak Ganberan izan ziren.

EH Bilduko legebiltzarkidea, Jone Goirizelaia abokatuarekin batera, joan da Gasteizko epaitegietara. Bi sindikatuetako ordezkarien kontrako kereila jarri du "atentatu, irain eta mehatxu delituengatik".

EH Bilduren hitzetan, Poliziako eta Guardia Zibileko ordezkariek eta PPk "istiluak sortu" zituzten Arzuaga, Eusko Legebiltzarreko kide gisa, bere jarrera politikoa azaltzen ari zenean.

Jusapolen eta Jucilen ordezkariek "atzamarrak pistola moduan" jarri eta bere kontra "mespretxuzko esaldi eta keinuak" egin zituztela ziurtatu du Arzuagak salaketan.

Gainera, ondorengo prentsaurreko batean, "indarkeria erabiltzea eta ETAko kidea izatea" egotzi zioten. Horrek sare sozialetan "mehatxu eta irain larrien" kanpaina bat eragin zuen.

EH Bilduren hitzetan, Poliziako eta Guardia Zibileko ordezkariek eta PPk "istiluak sortu" zituzten

Bestalde, eskuekin egindako keinuak pistolaren itxurak zirenik ukatu zuten Poliziako sindikatuen kideek egun horretan bertan. Euren aldarrikapenetan erabili ohi duten keinu bera dela ziurtatu zuten, "J" letra atzamarrekin irudikatuz.

Poliziaren Sindikatu Profesionalak eta Guardia Zibilen Elkarte Batasunak EH Bilduko legebiltzarkidearen aurkako salaketak aurkeztu zituzten Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean, Estatuko segurtasun indarrak iraintzea egotzita. Era berean, Poliziaren Sindikatu Batasunak Gasteizko epaitegi batean "adiskidetze-ekitaldi" bat eskatu zuen, Espainiako Polizia iraindu izanagatik.

Legebiltzarkidea EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean salatu behar zuela iragarri zuen Dignidad y Justicia elkarteak, gorroto delitu bat leporatuta.

Egun batzuk geroago, Arzuagaren aurkako mehatxuak gaitzetsi zituen Eusko Legebiltzarreko Mahaiak.

BIDEOA: Istilua eta iskanbila Legebiltzarrean, eztabaida izan beharrean

Istilua eta iskanbila Legebiltzarrean, eztabaida izan beharrean
Istilua eta iskanbila Legebiltzarrean, eztabaida izan beharrean
Istilua eta iskanbila Legebiltzarrean, eztabaida izan beharrean

1:25
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Delituak Salaketak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak