Politika -

Hauteskunde orokorrak

Apirilaren 26era arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea

Gainera, Correosek jende gehien pilatzen den bulegoetako ordutegiak luzatzea erabaki du: 00:00ak arte egongo dira irekita, asteazken eta ostegun honetan.

EFEren artxiboko irudia
Apirilaren 25era arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea
Correoseko bulegoak 00:00ak arte egongo dira irekita, asteazken eta ostegun honetan

0:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean, apirilaren 26an, 14:00etan bukatuko da posta bidez bozkatzeko epea.

"Botoa emateko epea luzatzea adostu dugu, 2019ko apirilaren 28ko hauteskundeetara begira, Correoseko bulegoetan ezarritako ezohiko ordutegiarekin bat egite aldera", dio Hauteskunde Batzorde Orokorraren asteazken honetan bidalitako ebazpenak.

Neurri hori hartzeko arrazoiak argitzen ez baditu ere, Correosek bulegoetako ordutegiak luzatzeko hartutako erabakiarekin zerikusia izan lezake. Izan ere, azken egunetako lan kargagatik eta bulegoetan bildutako jende guztiaren botoak jasotze aldera, ordutegia luzatzea erabaki du Correosek.

Normalean 20:30ean ixten badituzte ere, asteazken eta ostegun honetan 00:00ak arte egongo dira irekita botoa posta bidez emateko jende gehien biltzen dituen 13 bulegoak: Bilbon (2), Donostian (3), Gasteizen (7) eta Errenterian (1).

100.000tik gora dira apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan botoa posta bidez emango duten euskal herritarrak. Estatuan, Arabak du ehunekotan posta bidezko boto-emaile kopuru handiena: guztira 32.885 lagunek bozkatuko dute hauteslekuetara joan gabe. Izan ere, San Prudentzio jaia ospatu ohi dute egun horretan arabarrek, nahiz eta aurten egun bat atzeratu duten ospakizuna.

Datu horiek iragan asteko asteazkenekoak dira. Beraz, boto-emaileen kopurua gutxi gorabeherakoa da, ostegunean bukatu baitzen posta bidezko botoa eskatzeko epea.

EAEn, 101.213 herritarrek eskatu dute botoa posta bidez ematea (hautesle-erroldaren % 5,6): 43.739 bizkaitar (% 4,6), 28.589 gipuzkoar (% 4,2) eta 32.885 arabar (% 13,7).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak gaur