Politika -

Sutea Notre Damen

Urkullu: 'Notre Dameko suak ondare historiko, kultural eta erlijioso bat kaltetu du'

Lehendakariaren hitzetan, katedralean izandako kalteak 'gizateria guztiarentzat galera bat dira, muga guztiak gainditu eta giza sentsibilitatea bete-betean kolpatzen duelako'.

Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. EFE
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu, artxiboko irudi batean. EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko Notre Dame katedralaren sutea deitoratu du Iñigo Urkullu lehendakariak. Haren esanetan, suak "ondare historiko, artistiko, kultural eta erlijioso unibertsala kaltetu du".

Twitter eta Facebook sare sozialetan dituen kontuetan mezua argitaratu du lehendakariak. Nabarmendu duenez, katedralean izandako kalteak "gizateria guztiarentzat galera bat dira, muga guztiak gainditu eta giza sentsibilitatea bete-betean kolpatzen duelako".

Hori horrela, Urkulluk bere elkartasuna adierazi nahi izan die Parisko eta Frantziako bizilagunei, "eta bereziki munduko katoliko guztiei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Paris Suteak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak