Politika -
Gernikako Estatutua
Urkullu eta Erkoreka eskumenen negoziaziora batu dira
Asteazken honetan beste bilera bat egin dute Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, baina ez dute akordiorik itxi. Ostegunean batzartuko dira berriro.
Agentziak | Erredakzioa
Lau eskumen gehiago transferitzeko Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua egiten ari diren negoziazioan parte hartuko dute Iñigo Urkullu lehendakariak eta Josu Erkoreka Gobernantza Publikoa eta Autogobernua sailburuak, Europa Press agentziak jakinarazi duenez.
Ildo horretan, Erkorekak bertan behera utzi ditu arratsalde honetarako aurreikusita zituen ekitaldiak.
Bitariko Batzordearen bigarren bilera egin dute arratsalde honetan, eta Jaurlaritzak "urratsak" eman direla esan badu ere, ez dute akordioa itxi.
Ostegun honetan batzartuko dira berriro, "akordio batera ahalik eta azkarren heltzeko asmoz".
Ituna hauteskunde kanpaina ostiralean hasi baino lehen egin nahi dute bi gobernuek. Nahiz eta oraindik akordiorik ez izan, "aukera guztiek zabalik" jarraitzen dutela adierazi dute Jaurlaritzako iturriek.
Lan-erregulazioko espediente batek eragindako langileen erretiroa, farmazia produktuen legedia, eskola asegurua eta AP-68 autobideko tarte bat dira lau transferentzia berriak.