Politika -
ALTSASU AUZIA
Altsasuko auziari buruzko eleberri bat idazteko asmoa du Bernardo Atxagak
Asteasuko idazlearen esanetan, Euskal Herrian edozeinek daki 2016ko urrian Altsasuko gertaturikoa tabernako liskarra izan zela eta terrorismo ekintza gisa hartu izana deitoratu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bernardo Atxaga idazleak literaturara eraman nahi du Altsasuko auzia. Zehazki, eleberri bat idazteko asmoa du. Ebazpen judizialari lotuta, "oso nahigabetuta" dagoela adierazi du.
"Euskal Herrian edozeinek daki tabernako liskarra izan zela", esan du Madrilen, Soinujolearen semea filmaren aurkezpenean. Berak idatzitako Soinujolearen semea eleberrian oinarritutako filma da.
2016ko urrian Altsasun gertaturikoa terrorismo ekintza gisa hartu izana deitoratu du eta herriaren aurkako kanpaina ere kritikatu du. Ez hori bakarrik, beldurra ere ematen diola onartu du.
Hori dela eta, Altsasuko auziaz "ikusi" eta "entzun" duenaz fikzioa egin nahi omen du.