Politika -
'Proces' epaiketa
'Plan' independentistatik eta 'legez kanpoko' erreferendumetik bereizi da Trapero
Horixe da, hain zuzen, Esquadra Mossoen buru izandakoak Auzitegi Nazionalari igorritako defentsa-idazkian adierazitakoa. "Beti errespetatu izan dut Konstituzioa", esan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruak ziurtatu du ez zuela "parte hartu" Carles Puigdemonten Gobernuak bideratutako independentzia planean, ezta 2017ko urriaren 1eko "legez kanpoko erreferendumean" ere. Halaber, adierazi du beti errespetatu eta bete izan duela Konstituzioa.
Horixe da, hain zuzen, Esquadra Mossoen buru izandakoak Auzitegi Nazionalari igorritako defentsa-idazkian adierazitakoa. Aurki epaileren aurrean izango da Trapero mossoek prozesu independentistan zehar izandako jokabidea argitzeko. Fiskaltzak 11 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat, matxinada delituagatik.
Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketan lekuko gisa deklaratu zuenean ere, Traperok gauza bera esan zuen, alegia, sekula ez duela Esquadra Mossoen jarduna politikari sezesionisten interesen zerbitzura jarri.
Esquadra Mossoek U-1eko bozketan lagundu zuten, komisario baten esanetan
Polizia Nazionalaren Informazio Komisaria Nagusiko poliziaburuaren esanetan, urriaren 1erako "diseinatutako" mossoen lantaldeak "erreferendumari mesede egin nahi zion". "Kasu jakin batzuetan Estatuko Segurtasun Indarren lana oztopatzen saiatu ziren, hauteslekuetan", salatu du. Halaber, mossoetako batzuk "polizien eta guardia zibilen atzetik" ibili zirela kritikatu du.
Bartzelonan aritu zen lanean, erreferendumaren egunean, lekukotza horiek egin dituen agentea.
U-1ean egon ziren zenbait agentek esan dute korrika alde egin behar izan zutela
Bederatzi guardia zibilen deklarazioarekin berrekin diote astearte honetan 'proces' auziaren epaiketari. Horiek guztiak hauteslekuetan egon ziren beharrean, erreferenduma egin zenean. Gaurko saioan horietako batzuek azaldu dute lana bukatu zutenean korrika alde egin behar izan zutela, "bertan bildutako jende uholdea" gainera bota zitzaielako eta hainbat pertsona segika izan zituztelako.