Politika -

ESKUMENAK

Eusko Jaurlaritza gaur bilduko da Espainiako Gobernuarekin eskumenak adosteko

Erkorekak aurreratu denez, bideokonferentziaz egingo dute bilera, eta ostegunerako, hauteskunde kanpaina hasten denerako, lau eskumeni buruzko akordioa itxi nahi du Jaurlaritzak.

Meritxell Batet eta Josu Erkoreka, iazko azaroan. Argazkia: EiTB.
Meritxell Batet eta Josu Erkoreka
Meritxell Batet eta Josu Erkoreka, iazko azaroan. Argazkia: EiTB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskumenen transferentzien egutegian agertzen diren lau eskumenen transferentziari buruz hitz egiteko bilera egingo dute gaur Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Bideokonferentziaz egingo dute batzarra, eta ostegunerako, hauteskunde kanpaina hasterako, "akordioa" itxi nahi du Gasteizko Exekutiboak.

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak aurreratu du berria, gaur Gurseko kontzentrazio esparruan hildakoen omenez egiten ari diren ekitaldi instituzionalean. Bere hitzetan, azken egunotan bi aldeek eskualdatzeke dauden transferentzien inguruko dokumentazioa partekatu dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratuko liratekeen eskumenak hauek dira: lan-erregulazio espedienteek kaltetutako langileen erretiroarena, produktu farmazeutikoen gaineko legediarena, ikastetxeetako seguruarena eta AP-68 autobidearena.

EAJk Pedro Sanchezen Gobernuak aurkeztutako sei lege-dekretuak babestu eta gero iritsi da bileraren baieztapena. Mariano Rajoyren kontrako zentsura-mozioaren alde bozkatu zuten talde parlamentario guztiek babestu zituzten aipatu dekretuak, tartean EH Bildu; PPk soilik bozkatu du aurka.

Erkorekak asteon esan du "bi gobernuen arteko harremanak areagotu" egin direla azken egunotan, eta elkarri proposamenak helarazten ari zirela zehaztu du.

Asteazken iluntzean, Lurralde Antolaketa eta Funtzio Publikoko Ministerioak oharra bidali du datorren astean Transferentzien Batzorde Mistoa bilduko dela jakinaraziz, eta batzar horretan arestian aipatutako lau eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko akordioa ixten saiatuko direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea AP68 autobidea gaur