Politika -

PRESOAK

David Pla aske geldituko da apirilean, bere kontrako euroagindua ebatzi zain

Parisko Epaitegi Korrekzionalak ezarri zion 5 urteko kartzela zigorra bete ostean aterako da Osnyko espetxetik.

David Pla. ETBren bideo batetik ateratako irudia
David Pla, artxiboko irudi batean
David Pla. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Pla presoa aske geldituko da apirilean, Parisko Epaitegi Korrekzionalak otsailean ezarri zion 5 urteko kartzela zigorra beteta, Gara eta Berria egunkariek zabaldutako informazioaren arabera. Beraz, preso iruindarra Osnyko espetxetik aterako da Osnyko espetxetik (Frantzia), haren kontrako euroaginduari buruzko erabakiaren zain. 2011ko euroagindua da eta Espainiak orain aktibatu du.

Prozesu horrek irauten duen bitartean eta kontrol judizialerako zenbait neurri beteta, Hendaiako bere etxera itzuli ahal izango da.

Bestalde, David Plak datorren asteazkenean Parisko epaitegian aurkeztu beharko du bere abokatuarekin batera. Euroagindua noiz aztertuko duten jakinarazio diote.

David Pla eta Iratxe Sorzabal Parisko Epaitegi Korrekzionalean epaitu zituzten, ETAri egindako azken epaiketan. Biak ala biak 2015eko irailaren 22an atxilotu zituzten Baigorriko (Nafarroa Beherea) landetxe batean, ETAren behin betiko armagabetzea gauzatzeko lanean ari zirela. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak Frantzia albisteak ETA albisteak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen azken ordukoa