Politika -

Eusko Legebiltzarra

Dignidad y Justicia elkarteak Julen Arzuagaren aurkako salaketa iragarri du

EH Bilduko legebiltzarkideak gaur goizean egindako adierazpenekin Estatuko segurtasun indarren erakundeak iraindu dituela uste du Dignidad y Justicia elkarteak.

Julen Arzuaga, artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Julen Arzuaga.
Julen Arzuaga, artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dignidad y Justicia elkarteak Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidearen aurkako salaketa aurkeztuko du EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, gorroto delitua eta terrorismoaren biktimak umiliatzea leporatuta.

Polizia gehiegikerien legea onartzeko saioan, eztabaida gogorra izan da gaur goizean Legebiltzarrean. Arzuagak "erabateko mespretxua" adierazi die Estatuko segurtasun indarren erakunde korporatiboei, "beraiek eragindako biktimak ez aitortzeko 'lobby' nazkagarri bat eratzeagatik".   

Ohar batean, Daniel Portero Dignidad y Justicia elkarteko presidenteak esan du Arzuagak Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren elkarteak "iraindu eta mespretxatu" egin dituela adierazpen horiekin.

"Batasuna-ETAren oinordekoa, Estatuko segurtasun indarrak kriminalizatzen saiatu da, biktimak eta borreroak maila berean jarrita", kritikatu du.

BIDEOA | Eztabaida gogorra, EH Bilduko legebiltzarkideen eta elkarte polizialen artean

Tentsioa EH Bilduren eta poliziaren sindikatoen artean Eusko Legebiltzarrean
Tentsioa EH Bilduren eta poliziaren sindikatoen artean Eusko Legebiltzarrean
Tentsioa EH Bilduren eta poliziaren sindikatoen artean Eusko Legebiltzarrean

5:39

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Salaketak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak