Politika -
Kataluniako prozesua, epaiketa
Traperoren 'hirugarrenaren' hitzetan, De los Cobosek Mossoen bikoteak onartu zituen
Joan Carles Molineroren ustez, urriaren 1ean hauteslekuak itxi eta materiala konfiskatzeko "erantzukizuna" hiru segurtasun gorputzena izan zen.
Agentziak | Erredakzioa
Joan Carles Molinero Esquadra Mossoen komisarioaren esanetan, Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren koronelak eta 2017ko urriaren 1eko erreferendum independentistaren polizia dispositiboaren arduradunak bikoteen erabilera babestu zuen hauteslekuak ixteko. Horrenbestez, Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagiak zein Ferran Lopez Polizia autonomikoaren 'bigarrena' izandakoak esandakoa berretsi du Molinerok.
Kataluniako prozesuaren epaiketan lekuko gisa ostegun honetan egindako deklarazioan, Molinerok esan du Perez de los Cobos ez zuela "inolako eragozpenik" ipini hautesleku bakoitzera bi agente bidaltzeko; hori izan zen, behintzat, Lopez komisarioak (koordinazio bileratara joateko ardura zuena) helarazi ziona.
Horrenbestez, Trapero eta Lopez goi-karguek esandakoa berretsi eta, Lopez de los Cobosek martxoaren 5ean esandakoa ezeztatu du Molinerok. Ondorioz, Joaquim Forn Barne kontseilari ohiaren defentsak Lopezen eta De los Cobosen arteko aurrez aurreko agerraldia eskatu du. Auzitegiak lekuko gehiagoren testigantzak entzun ostean erabakiko du aurrez aurreko agerraldi horren inguruan.
Fiskaltzaren zein herri-akusazioaren galderei erantzun die Molinerok, eta argi utzi izan nahi hauteslekuak ixteko eta materiala konfiskatzeko epailearen agindua hiru polizia gorputzei (Esquadra Mossoak, Polizia Nazionala eta Guardia Zibilia) zegokiela, eta ez bakarrik Esquadra Mossoei.
Esquadra Mossoek hauteslekuren baten itxiera lortzen ez bazuten laguntza eskatu behar zuten. Eta, hirugarren fase batean, zabalik jarraitzen zuten hauteslekuetan, Poilzia Nazionalari eta Guardia Zibilari laguntza eskatu behar zioten horiek ixteko.
Komisarioaren esanetan, urriaren 1ean Mossoek 500 urna eta 90.000 boto-paper inguru konfiskatu zituzten.
Horrenbestez, hauteslekuak itxi eta materiala konfiskatzeko "erantzukizuna" hiru segurtasun gorputzena izan zela berretsi du Molinerok. Urriaren 1ean, zein aurreko egunetan ere, hautesleku asko okupatuak izan ziren.