Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Eusko Legebiltzarrak polizia gehiegikerien legea onartu du

EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin eta EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin atera da aurrera legea.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak polizia gehiegikerien legea onartu du gaur, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin eta EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. PPk, ostera, kontra bozkatu du.

Lege berri horrek 1978 eta 1999 arteko polizia gehiegikerien biktimak aitortuko ditu. 2016an Eusko Legebiltzarrean onartutako legeari aldaketak egin behar izan dizkiote, PPk Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztu ostean.

Errekurtso hori tarteko, Eusko Jaurlaritzak ezin izan zuen 2016ko legea garatu.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernura iritsi zenean, ordea, polizia gehiegikerien legearen aurkako helegitea kentzea adostu zuen Eusko Jaurlaritzarekin, testuari aldaketa batzuk egitearen truke. Aldaketa horietako baten arabera, legearen babesean aurrera eramaten diren ekimenek "ezingo dute, inola ere, zigor-arloko jurisdikzioak ebatzitakoa baztertu".

PPk iragarri du lege berria ere eramango duela Auzitegi Konstituzionalera.

1969 eta 1978 arteko polizia gehiegikerien biktimak, ostera, Eusko Jaurlaritzak 2012an onartutako dekretuak aitortzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Legebiltzarra EAE Alderdi politikoak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE albisteak Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Polizia abusuen kasuak