Politika -

PRESOAK

Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena

Astelehenean gertatu zen azken heriotza, Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak baieztatu duenez.

Zaballako espetxea. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Zaballako espetxea
Zaballako espetxea. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan Zaballako (Araba) espetxean hil den preso baten heriotzaren berri izan dugu azken orduotan. Urtea hasi zenetik, hiru dira Arabako kartzelan hildakoak. Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak bi heriotza baieztatu ditu: bata, otsailean; bestea, iragan astelehenean (apirilak 1).

Itxura guztien arabera, astelehenean bere buruaz beste egin zuen preso batek astelehenean eta gauza bera egin zuen, ustez, otsailean beste batek. Hori da Espetxe Erakundeen Zuzendaritzatik aipatu duten hipotesia.

Azken heriotzari dagokionez, autopsiaren emaitzaren zain daude oraindik.

Bi heriotza horiei, espetxe berean gaindosiak jota urtarrilean 17an hil zen 28 urteko preso bizkaitarra gehitu behar zaio. Salhaketa elkarteak orduan salatu zuenez, "ezkutatze politika sistematikoa" aplikatzen dute, "inolako informazio publikorik ematen ez dutela" iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Espetxeen albisteak gaur Iruña Oka Añanako Kuadrilla gaur