Politika -
Gernikako Estatutua
Eskumenen negoziazioan 'aurrera' egin dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak
Iragan asteartean, azken orduan Exekutibo zentralarekin “harremanak areagotu” zirela azaldu du Erkorekak.
Agentziak | Erredakzioa
Azken orduetan Autonomia Estatutuko eskumenen inguruko negoziazioan Espainiako Gobernuarekin “aurrerapausoak” eman dituztela ziurtatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, baina “batere akordiorik” itxi gabe jarraitzen dutela onartu du. Horregatik, elkarrizketen emaitzaren inguruko “kezka” mantentzen du Eusko Jaurlaritzak.
Iragan asteartean, azken orduan Exekutibo zentralarekin “harremanak areagotu” zirela azaldu du Erkorekak Eusko Legebiltzarrean.
Pedro Sanchezen Exekutiboak azken orduetan Gernikako Estatutuan (1979) jasotako eskumenen transferentziaren inguruko dokumentazioa “ugari” igorri duela azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak, baina oraindik Administrazio zentralaren eskuetan jarraitzen dute.
Negoziazioarekin oso kritiko agertu zen Erkoreka iragan asteartean, eguerdian. Azken orduetan elkarrizketetan “aurrerapausoak” eman direla onartu du orain. “Zenbait jarrera hurbildu dira”, adierazi duenez.
Hala eta guztiz ere, oraingoz akordiorik “itxi” ez dutela zehaztu du Erkorekak. Eskumenen eragin ekonomikoaren balorazioan “aurrerapausorik txikienak” eman direla esan du bozeramaileak: farmazia produktuak, eskola asegurua, lan-erregulazio txostenek eragindako langileen erretirorako diru-laguntzak, ikerketa eta esperimentazio zentroak, erakunde administrazioa, berrikuntza teknologikoa eta AP-68 autobidearen EAEko tartea.