Politika -

DIPUTAZIO IRAUNKORRA

EH Bilduk Sanchezen Gobernuaren sei errege dekretuak babestuko ditu

Arnaldo Otegiren esanetan, 'norabide egokian' hartutako neurri sozialak dira eta horregatik babestuko dituzte. EAJk ez du erabaki oraindik zer bozkatuko duen eta negoziatzen jarraitzen du.

Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk babesa emango die Pedro Sanchezen Gobernuak onartu eta Diputatuen Kongresuko Diputazio Iraunkorrean gaur bozkatuko diren sei errege dekretuei. EAJk, ostera, ez du erabaki oraindik zer bozkatuko duen eta negoziatzen jarraitzen du.

Arnaldo Otegik atzo azaldu zuenez, neurri sozial horiek "norabide onean egindako urrats txikiak" dira. Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuaren esanetan, txikiak izan arren, "pertsonen bizi baldintzak hobetzeko beharrezko pausoak dira". Azken orduetan, Sanchezen Gobernuaren aldetik dei asko jaso dituela eta EH Bildu bozketan "giltza" izango dela azpimarratu du.

Diputazio Iraunkorra osatzen duten 64 diputatuen esku dago sei errege dekretuen inguruko azken erabakia. Hauek bozkatuko dituzte: aitatasun baimena 8 astera luzatzea, 52 urtetik gorako langabeentzat laguntzak berreskuratzea, zamaketarien kontratazioan aldaketak egitea, autonomia erkidegoen eta udalen superabita inbertsioetara bideratzea, alokairuaren araudi berria eta akordiorik gabeko balizko brexitari aurre egiteko neurriak.

Aurreikuspenen arabera, bozketa oso estua izango da, eta Sanchezen Gobernuak zentsura mozioa babestu zuten alderdien babesa beharko du neurriak onartzeko. EAJk ez du oraindik argitu zer bozkatuko duen.

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak atzo iragarri zuenez, talde jeltzaleak negoziatzen jarraitzen du, eta erabakia hartzen duenean jakinaraziko du bere botoa zein izango den.

Agirretxearen esanetan, "denborak erakutsi du EAJ dela (Madrilen) benetan erabakigarria dena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika PNV-EAJ Espainiako Gobernua albisteak Alderdi politikoak Pedro Sánchez bideoak EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Albisteak