Politika -
Segurtasun indarrak
Casadok Ertzaintzari buruz esandakoa kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak eta alderdiek
Bestalde, alderdiko presidentearen proposamena "ez dela programaren parte" esan du Euskadiko PPk.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileaa eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarentzat, Pablo Casadoren adierazpenak "oso larriak" dira. Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Ertzaintzaren gainetik egon behar direla esan zuen PPko presidenteak. Horrela, Konstituzioa eta Estatutua "ezagutzen ez dituela" esan du.
Erkorekaren arabera, Casadoren hitz horiek "adostasun historikoak eta oinarrizko hitzarmenak zapaltzen ditu", eta hilabete batean "euskal autogobernuari, orokorrean, eta Gernikako Estatutuari, bereziki", egindako "bigarren erasoa" da. EAEri eskumen gehiago ez transferitzeko eskatu zion Senatuak Espainiako Gobernuari, PPk proposatuta.
"Hau haratago doa, Estutuan segurtasun publikoa ordenatzeko eta Poliziak artikulatzeko ezarritako eredua modu irekian apurtzen duelako", esan du.
Alderdien kritikak
EH Bilduko koordinatzaile orokor Arnaldo Otegik Twitterren erantzun dio Casadori. Guardia Zibila eta Espainiako Polizia Espainiar Estatuko polizia bakarrak izatea proposatu du, "Euskal Herrian sobera daude eta traba egiten dute" eta.
Ahal Duguk ere sare sozial horretan eman du erantzuna. PPk erabilitako "elektoralismo zakarra" kritikatu du, eta gogorarazi du Ertzaintza "Gernikako Estatutuak jasotzen duen polizia-gorputz integrala" dela.
Denis Itxaso Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko PSE-EEren hautagaia eta gaur egungo Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatuak Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean esan duenez, Casadok sortutako eztabaida "probokatzailea" da, eta gogorarazi dio Ertzaintzak "bizitzak salbatu dituela" ETAren jardueraren aurrean.
"Beharrezkoa ez den eztabaida, artifiziala eta probokatzailea iruditzen zait. Eskuina zoratuta dago herrialde honetan, eta jendearen ardurekin zerikusia ez duten gaiak mahairatzen ari da. Ikurrekin zerikusia dauka, beldur zehatz batzuk kinatzearekin eta botoak Voxera ihes ez egin daitezen saiatzearekin", esan du.
"Guztiz arduragabea da, modu horretan hitz egitea Ertzaintzak hemen bere lana egiten ez duela iradokitzea bezalakoa baita. Esan behar dut, Euskadin puntu honetara heldu bagara, bakea eta batzuok momentu honetara bizirik heltzea lortu badugu, Ertzaintzari esker dela, baita Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari esker, baina nahikoa da gutxiestearekin edo Ertzaintzak bere lana egiten ez duela iradokitzearekin", ohartarazi du.
Bere iritzian, ez dira beharrezkoak "modu horretako babesak, baterako existentzia badago ere". Sozialistentzat hori "arrazoizkoa, zentzuzkoa, logikoa eta normala" da. Horregatik, Casadori "herritarren oinarrizko instintu baxuenak deitzea" egotzi dio. Gainera, PSOEk Moncloan jarraitu nahi duela eta Eusko Jaurlaritzarekin adostutako "eskumenen zerrenda osoa betetzea" espero duela esan du.
Euskadiko PPk Casadoren proposamena "ez dela programaren parte" esan du
Iñaki Oyarzabalek, Arabako PPko presidenteak, Casadok proposatutako Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren "nagusitasuna" ez da Alderdi Popularraren "programaren parte", eta azpimarratu du alderdiak Ertzaintza "polizia integral bat dela defendatu du beti, eta defendatzen jarraitzen du".
"Ertzaintzak ez du inoiz arazorik izan PPrekin, kontrakoa baizik. Orokorrean, Ertzaintzaren arazoak EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzaren jokabideekin izaten dira", esan du.
Arabako popularren liderraren arabera, PPko presidenteak "esan nahi zuena" segurtasun indar desberdinen arteko "lankidetza eta koordinazioa" indartzeko beharra da. "Etorkizuna ez dago ikustean nork daukan azken hitza edo nor den bestea baino gehiago; garrantzitsuena lankidetza eta koordinazioa dira", esan du.
Oyarzabalentzat, bere alderdia polizia bakoitzaren "eskumenak defendatzearen" alde dago, eta "harrituta" agertu da EAJ eta EH Bildu bezalako alderdiek "soinekoak urratzeagatik", alderdi horiek Ertzaintza "iraintzen eta umiliatzen" dutenean.