Politika -
A28
Facebookek izena ematera behartuko ditu alderdiak, kanpainako publizitatea jartzeko
Egiten ez badute, Facebookek beraien iragarkiak blokeatuko ditu. Sare sozialak adierazi duenez, iragarki politikoen gardentasuna 'areagotzea' eta kanpoko esku-hartzeak eragozteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Apirilaren 28ko hauteskunde orokorrei begira, Facebookek izena ematera behartuko ditu plataforma horretan iragarkiak jarri nahi dituzten alderdi politikoak eta hautagaiak. Egiten ez badute, beraien iragarkiak blokeatuko ditu.
Konpainiako iturriek azaldu dutenez, iragarki politikoen gardentasuna "areagotzea" eta kanpoko esku-hartzeak eragoztea da helburua.
Alderdi politikoek eta hautagaiek erantzukizunak salbuetsita daudela dioten abisuak jarri beharko dituzte beraien iragarkietan. Erregistro eta ohartarazpen baldintza horiek betetzen ez dituztenen iragarkiak blokeatuko dituzte apirilaren erdialdetik aurrera.
Hauteskunde orokorrak (apirilak 28) izan eta astebetera kenduko ditu Facebookek baldintza horiek.
Berez, Facebookek maiatzaren 26ko Europako hauteskundeei begira prestatutako neurri sorta bat da, baina hauteskunde orokorretan ere aplikatuko da.