Politika -
Altsasu auzia
Fiskaltzak ez du Altsasu auzian helegiterik jarri, terrorismorik ez zegoela onartuta
Terrorismoa baztertu zuen epaiari helegiteak aurkezteko epea bukatu da, Fiskaltzaren mugimendurik gabe. Defentsek zortzi gazteen absoluzioa eskatu dute.
eitb.eus
Fiskaltzak ez dio Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoaren Altsasu auziko epaiari helegitea jarri, behin hori egiteko epea bukatuta Naizek iragarri duenez. Beraz, bi urte eta erdiren ostean terrorismorik ez zegoela onartu du, ebazpenak esan zuen bezala.
Martxoaren 7ko epaian, 13 urtera arteko espetxe zigorra ezarri zuen Auzitegi Nazionalak Altsasuko zortzi gazteren aurka, agenteen aurkako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egotzita.
Ebazpen horretan, epaileek Fiskaltzaren helegiteak baztertu zituen. Besteak beste, terrorismotzat hartzea eskatzen zuen. Behin epai horri helegitea jartzeko epea bukatuta, Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak erabakitakoa onartu du.
Covitek, herri akusazioak, helegitea aurkeztu du. Defentsek ere helegitea jarri dute. Zortzi gazteen absoluzioa eskatzen dute.