Politika -

Katalunia

Alemaniako hedabide bati emandako elkarrizketa bat moztu du Borrellek, haserre

Deutsche Welle kazetariak Kataluniari buruz galdetu dionean, grabazioa eten du Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak: "Gezurrak esaten ari zara denbora guztian",

Borrell, haserre / Irudia: DW.
Borrell, haserre.
Borrelek gustuko ez zituen galderak entzunda, telebistako elkarrizketa bat eten zuen

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministro Josep Borrell haserre agertu da Deutsche Welle Alemaniako telebistan emandako elkarrizketan Kataluniari eta Konstituzioa erreformatzeko aukerari buruz galdetu dionean. Kazetariari lana txarto egitea leporatu dio eta elkarrizketa eten egin du.

Lehenengo galderatik, Carme Forcadellen behin behineko espetxealdiari buruz, Espainiako diplomaziaren burua deseroso agertu da.

Elkarrizketan, CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroaren arabera espainiarren % 70 Konstituzioa modu batean ala bestean aldatzearen alde dago esan du kazetariak, eta ministroak gezurretan egotea egotzi dio, elkarrizketa moztuz.

"Gelditu. Gezurrak esaten ari zara denbora guztian. Moztu grabazioa. Bukatu da. Ez dut hori egin nahi", dio ministroak, mikrofonoa kentzen duen bitartean.

Orduan, bideoa mozten da, saioaren sintonia entzuten da eta mezu bat agertzen da pantailan: "Bere aholkulariekin labur hitz egin ostean, Borrell ministroa elkarrizketa bukatzera itzuli zen".

Tentsio uneak daude elkarrizketa osoan zehar, baita Gibraltarri eta Espainiar estatuaren kontrako Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiei buruz galdetzen dionean. Bukaeran, Kanpo Arazoetarako ministroak zera esaten dio kazetariari: "Zure lana hobeto egin zenezake. Hurrengo aldian, galderak modu partzialean ez egitea eskertuko nuke".

Conflict Zone saioko aurkezle Tim Sebastianek zera erantzuten dio: "Ez nago hemen nahi dituzun galderak egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Espainia Alemania Eguneko albisteak Albisteak