Politika -
Memoria
Estatuaren indarkeriaren biktimen diskriminazioa salatu du Egiari Zor fundazioak
Horregatik, biktima horiei aitortza egiteko garaia iritsi dela aldarrikatu dute Bilbon egin duten ekialdian.
eitb.eus | erredakzioa
Egiari Zor fundazioak Estatuaren indarkeriaren biktimak diskriminatuta daudela eta haiei aitortza egiteko garai iritsi dela uste dute.
Bost biktimen testigantzak biltzen dituen bideoa aurkeztu dute gaur eguerdian Bilbon eta euren helburua lortu arte lanean jarraituko dutela esan dute.
Egiari Zor fundazioaren arabera, biktima batzuk dagokien aitortza jaso dute baina eurekin, hau da, Etstauaren indarkeriaren biktima direnekin, ez da horrelakorik egin.
Hortaz, diskriminazio hori bukatu eta dagokien aitortza egiteko garaia dela nabarmendu du Egiar Zorreko Ane Muguruza, Madrilen hil zuten Iosu Muguruza HBko kidearen alabak.
Estatuaren indarkeriak kaltetuentzat egia ezagutzea bereziki lagungarri dela azaltzen da Egiari Zorrek bost biktimaren testigantzekin egin duen bideoan. Besteak beste, Patxi Arratibel agertzen da bertan, bere tortura salaketa ez ikertzeagatik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Estatu espainiarra zigortu zuen:
Estatuaren biolentzia jasan duten biktima guztiei dagokien aitortza eman arte lanean jarriatzeko konpromiso irmoa berretsi du fundazioak.