Politika -

Katalunia

Fiskaltzak Torra salatu du lazo horien harira ezarritako agindua ez betetzeagatik

Estatuko Fiskaltza Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi du Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, Kataluniako presidenteak "desobedientzia jarraitua" egin duela.

Quim Torra Generaitateko presidentea. Argazkia: EFE
Quim Torra Generaitateko presidentea
Quim Torra Generaitateko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Fiskaltza Nagusiak auzitara eramango du Generalitateko presidente Quim Torra, Hauteskunde Batzorde Zentralak lazo horien harira emandako agindua ez betetzeagatik. Hain zuzen ere, eraikin publikoetatik begizta horiak kentzeko eskatu zioten martxoaren 11n Torrari.

Ildo horretan, Estatuko Fiskaltza Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi du Hauteskunde Batzordearen espedientea jaso duela, zeinetan Torrak martxoaren 11n eta 18an Batzordeak hartutako erabakiak bete ez dituela azaltzen duten.

Fiskaltzarekin lotutako iturriek adierazi dutenez, Ministerio Publikoari emandako espediente horrek azken hamar egunotan bildutako dokumentazio guztia jasotzen du. Horrez gain, Hauteskunde Batzorde Zentralak Generalitateko presidenteari bidalitako jakinarazpen guztiak jasotzen ditu.

Hauteskunde Batzordearen akordioak

Lehenengo akordioan, 48 orduko epea eman zion Torrari Hauteskunde Batzordeak estelada eta lazo horiak eraikin publikoetatik kentzeko, "neutraltasun politikoaren eginbeharra betetze aldera eta apirilaren 28ko hauteskundeetara begira".

Kataluniako presidenteak agindua betetzen ez zuela ikusita, ultimatuma eman zioten, eta desobedientziak ekar liezazkion ondorioez ohartarazi zuten.

Aurrekariak desobedientziagatik

Oraindik delitua zein den zehaztu ez duten arren, litekeena da Torra desobedientzia delituagatik zigortzea. Bada antzeko aurrekaririk Katalunian: Montserrat Venturos Bergako (Bartzelona) alkateari kargu publikoak betetzeko sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri zioten 2018an, eta 540 euroko isuna ordaindu behar izan zuen 2015eko hauteskundeetan udaletxeko balkoian estelada jartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Gobernua