Politika -

15 urte Madrilgo sarraskitik

M11ko atentatuen 15. urtemuga: 193 pertsona hil zituzten

Horrez gain, 1.800 pertsona baino gehiago zauritu ziren. Zazpi ekitaldi antolatu dituzte gaur Madrilen, biktimen alde.

Trenetako bat, atentatuen ostean. Argazkia: EFE
Renferen trenetako bat, atentatuen ostean.
Lore-koroa batekin omendu dituzte Madrilen M11ko biktimak

0:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

193 pertsona hilda, 1.800 baino gehiago zaurituta eta gizarte oso bat hunkituta. Gaur, martxoak 11, 2004an halako egun batez egindako atentatuen 15. urtemuga da.

Egun hartan terrorista jihadistek jarritako 13 bonbetatik 10k eztanda egin zuten Madrilgo Renferen aldiriko lau trenetan, Atocha, Santa Eugenia, El Pozo geltokietan eta Tellez kalearen ondoan.

Guztira, 17 nazionalitateetako 192 lagun hil zituzten—gehienak, 143, espainiar nazionalitatekoak— . Horietatik 32 Atochako geltokian hil ziren; 63, Tellez kale parean; 65, El Pozo geltokian; 14, Santa Eugenian, eta 16, erietxeetan. Azken biktima 2014an hil zen, koman 10 urtez egon ondoren.

Handik hiru astera, 2004ko apirilaren 3an, Francisco Javier Torronteras GEOaren izen-abizenak batu zitzaien biktima kopurura. Atentatuaren egileen talde bereko zazpi terroristek euren buruaz beste egin zuten Leganesko etxebizitza batean, lehergailu bat zartarazita.

BIDEOA: Horrela izan ziren atentatuak

Martxoaren 11ko atentatuen kronologia
Martxoaren 11ko atentatuen kronologia
Martxoaren 11ko atentatuen kronologia

1:19

Biktimen aldeko ekitaldiak

Madrilek hainbat ekitaldi prestatu ditu biktimak omentzeko. Lehendabizikoa 09:00etan abiatu da Puerta del Solen. Ekitaldian Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua, Pablo Casado PPko presidentea, Angel Garrido Madrilgo Erkidegoko burua eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea izan dira, beste hainbat agintariekin batera.

Agintariok lore-koro bat paratu dute hildakoak omentzeko Real Casa de Correoseko fatxadan dagoen plakaren ondoan.

10:30ean Atotxa geltokian, han zartarazi zuten bonbetako bat, egingo dute biktimen bigarren omenaldia. Besteak beste, honakoak izango dira bertan: Angel Garrido, Manuela Carmena, CCOO eta UGT sindikatuetako Madrilgoko ordezkariak, Aktoren Batasuneko kideak eta M11ko biktimen elkartekoak.

Eguerdian, Retiro parkeko Oroimenaren Basoa izango omenaldien kokalekuen. AVT elkarteak antolatu dute ekitaldia, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna baliatuta.

13:30ean, lore-eskaintza egingo dute Tellez kalean, Atocha geltokitik hurbil.

Arratsaldean, eta berrikuntza gisa, ekitaldi handia izango da 17:00etan Daoiz y Velarde plazan. Joatekoak dira Pedro Sanchez eta Angel Garrido, hurrenez hurren, Espainiako Gobernuko eta Madrilgo Erkidegoko presidenteak, eta Manuela Carmena Madrilgo alkatea

Azken omenaldiak 18:00etan eta 19:00etan izango dira Santa Eugenia eta El Pozo auzoetan. Biak M11ko biktimen elkarteak deitu ditu, lehenengoa La Colmena auzokide elkartearekin batera eta, bigarrena, El Pozoko auzo elkartearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Atentatuak Gizartea Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Madril