Politika -

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

Puigdemont izango da JxCat-en hautagaia Europako hauteskundeetan

Generalitateko presidente ohiak Waterlooko bere egoitzatik esan duenez, 'erabakitzeko eskubidea nazioartekotzeko beste urrats bat' emango du.

Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia izango da JxCat-en zerrendaburua maiatzaren 26rako deituta dauden Europako hauteskundeetan, Elsa Artadi Generaliteko Presidentetza kontseilariak jakitera eman duenez.

JxCat-ek gaur egin duen premiazko bileraren ondoren iragarri du hautagaitza Artadik. Berak dioenez, "Kataluniako gatazka politikoa nazioartekotzeko ahots librea" izango da Puigdemont. "Europan gure ahotsa entzunarazteko eta errepresioa ikusarazteko biderik egokiena" Puigdemont Europako Parlamentura eramatea dela ziurtatu du.

Hainbat astez negoziatu ondoren, JxCat-ek, Cridak eta PDeCAT-ek akordioa hitzartu dute datozen bozetarako, eta Puigdemontek bere gertukoak hauteskunde orokorretarako zerrenden lehen lerroan jartzea lortu du. Jordi Sanchez espetxean dagoen ANCko buru ohia izango da Bartzelonako zerrendaburua, Jordi Turull eta Josep Rull kontseilari ohiak Lleidako eta Tarragonako hautagaiak izango dira hurrenez hurren, eta Jaume Alonso-Cuevillas, Puigdemonten abokatua, Gironako zerrendaburua izango da.

Artadiren hitzetan, hauteskundeetara JxCat izenarekin aurkeztea adostu dute hiru taldeek. Europako nahiz Espainiako hauteskundeetan "urriaren 1eko independentzia erreferendumaren borondatea eta proiektua" defendatuko dutela azpimarratu du agerraldian.

"Europaren bihotzetik, erabakitzeko eskubidea nazioartekotzeko beste urrats bat emateko ordua da", esan du Puigdemontek Waterlooko bere egoitzatik:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europako hauteskundeak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Carles Puigdemont Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa Junts per Catalunya gaur