Politika -

A28 HAUTESKUNDEAK

EH Bildu eta ERC elkarrekin aurkeztuko dira Espainiako Hauteskunde Nagusietara

EH Bilduk EiTBri baieztatu dionez, alderdi bakoitzak bere zerrenda aurkeztuko du lurraldeka, legez hala behar duelako, baina elkarrekin osatuko dute taldea Madrilen.

EH Bilduren, ERCren eta BNGren Europarako koalizioaren aurkezpena. Argazkia: EFE
EH Bilduren, ERCren eta BNGren Europarako koalizioaren aurkezpena.
EH Bilduren, ERCren eta BNGren Europarako koalizioaren aurkezpena. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu ERCrekin batera aurkeztuko da apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Nagusietara, Kongresuan inoiz izan den talde independentista handiena lortzeko helburuarekin.

Aurreakordioa sinatu berri dute, eta BNG zein beste alderdi independentista batzuk ere batzea gustatuko litzaieke.

Alderdi bakoitzak bere zerrenda aurkeztuko du lurraldeka, Hauteskunde Orokorretara lurralde bakoitzak bere zerrenda aurkeztu beharra daukalako, baina bozen ostean, talde bakarra osatuko dute Madrilen.

Europako hauteskundeetara ere elkarrekin aurkeztuko dira bi alderdi horiek. Urtarrilaren amaieran EH Bildu, ERC, BNG eta beste hainbat alderdi txiki koalizioan aurkeztuko direla iragarri zuten, Orain Errepublikak izenpean. Halaber, otsail hasieran hurrengo hauteskunde-hitzorduetan ere formula errepikatu nahiko luketela eman zuten jakitera.

Aurreakordioaren berri bihar emango du Arnaldo Otegik Portugaleteko ekitaldi batean.

Koalizioa baieztatuz gero, eta inkestek asmatuko balute, Kongresuko talde hori litzateke abertzaleen artean handiena, ERCren 9 ordezkariak eta EH Bilduren 2ak batuta 11 baitira, PdCATek 8 eta EAJk 5 ordezkari dituenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak berriak EH Bildu Bizkaia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak ERC azken ordukoa