Politika -

Nafarroa

Casado, Beltran eta Inda Altsasuko Koxka tabernan izan dira

UPN-PP ituna sinatu ostean, Pablo Casado, Ana Bletran eta Eduardo Inda Altsasura joan dira eta Koxka tabernan elkarrizketa bat grabatu dute baimenik gabe.

Pablo Casado eta Eduardo Inda Altsasuko Koxka tabernan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Pablo Casado eta Eduardo Inda Altsasuko Koxka tabernan.
Casado eta Inda bideo bat grabatzen saiatu dira Altsasuko Koxka tabernan

0:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko presidenteak, Ana Beltran Nafarroako PPko buruzagiak eta Eduardo Inda kazetariak elkarrizketa bat grabatu dute, baimenik gabe, Altsasuko Koxka tabernan.

Alderdi Popularrak eta UPNk hauteskundeetarako egin duten ituna Iruñean sinatu ostean, Pablo Casado Altsasura joan da, Eduardo Inda kazetariarekin elkarrizketa bat grabatzeko.

Josu Muñoa Koxka tabernako jabeak salatu duenez, PPko buruzagiak eta Indaren komunikabidea "aurrez abisurik eman gabe" eta "baimenik eskatu gabe" agertu dira bertan.

Une horretan Muñoa ez zegoen tabernan eta langile batek deitu dio Casado, Beltran eta Inda elkarrizketa bat grabatzen ari zirela ohartaraziz. "Heldu naizenean telebistako plato bat topatu dut", adierazi du Muñoak.

Tabernatik alde egiteko eskatu dienean, "lokala publikoa" dela eta, ondorioz, han "grabatzeko eskubidea" dutela erantzun dio Indak.

BIDEOA | Koxka tabernako jabea: "Nagusia iritsi arte ez grabatzeko esan eta ez dute kasurik egin"

Koxkako jabea: ‘Nagusia iritsi arte ez grabatzeko esan eta ez dute kasurik egin’
Koxkako jabea: ‘Nagusia iritsi arte ez grabatzeko esan eta ez dute kasurik egin’
Koxkako jabea: ‘Nagusia iritsi arte ez grabatzeko esan eta ez dute kasurik egin’

Alderdiek PPren jarrera salatu dute

Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemosek Alderdi Popularraren jokabidea salatu dute sare sozialetan argitaratutako mezuen bidez.

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentari eta Nafarroako EAJren presidenteak "lotsagarritzat" jo du Casado eta Beltranen jarrera, "Altsasuko herria estigmatizatzen ari direlako".

Altsasura joateko, Ana Beltranek Foru Parlamentuko Eskubide Sozialen batzordean parte-hartzeari uko egin diola kritikatu du Barkatxo Ruiz EH Bilduren presidentegaiak.

Mikel Buil Podemosen hautagaiak, berriz, "probokaziotzat" jo du PPko buruzagiak Altsasura joan izana, herri horretako zazpi gazte espetxean dauden bitartean.

Ildo berean hitz egin du Javier Leoz Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak: "Probokatzeko asmoz joan dira, errespetua eta bizikidetzaren alde egin beharrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP UPN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Pablo Casado Blanco Nafarroako PP