Politika -

EMAKUMEAK POLITIKAN

Politika oso mundu 'maskulinizatua' dela iritzi diote bost emakume politikarik

Itxaso Atutxa, Jasone Agirre, Eukene Arana, Teresa Laespada eta Amaya Fernandez emakumeek politikan duten presentziaz aritu dira Professional Women's Network sareak antolatutako ekitaldian.

Teresa Laespada, Jasone Agirre, Itxaso Atutxa, Eukene Arana eta Amaya Fernandez. @PWNBilbao
Teresa Laespada, Jasone Agirre, Itxaso Atutxa, Eukene Arana eta Amaya Fernández
Teresa Laespada, Jasone Agirre, Itxaso Atutxa, Eukene Arana eta Amaya Fernandez. @PWNBilbao

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten bost alderdietan kargu esanguratsuak dituzten bost emakumeren esanetan, aurrerapausoak eman badira ere, oraindik orain, politika oso mundu "maskulinizatua" da.

Atzo, Professional Women's Network sareak (PWN Bilbao) Bilbon antolatutako "Emakumeak politikan eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak" izeneko eztabaidan parte hartu zuten Itxaso Atutxak (EAJren BBBko presidentea), Jasone Agirrek (EH Bilduko legebiltzarkidea), Teresa Laespadak (Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEren hautagaia), Eukene Aranak (Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea) eta Amaya Fernandezek (Euskadiko PPko idazkari nagusia.

Itxaso Atutxaren iritziz, aurrerapausoak eman dira eta horri esker emakumeek politikan duten presentzia eta parte-hartzea geroz eta handiagoa da. Dena den, emakumeekiko diskriminazio positiboa eta kuota sistemak ezinbestekoak direla azpimarratu du.

Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, EH Bilduk bere burua feminista gisa aitortzen badu ere eta talde parlamentarioko kide gehienak emakumeak badira ere, oraindik ere ez da "berdintasunezko alderdia". Atutxarekin bat etorri da gizonek politikako eremuak gizonentzat eta gizonen neurrira egiten dituztela esaterakoan.

Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusirako PSE-EEren hautagaiaren hitzetan, "gizon adina erdipurdiko emakume agintzen daudenean iritsiko gara berdintasunera".

Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen arabera, "gizonek zabaldutako zulo txiki batetik" sartu dira emakumeak politikan, baina oso eremu maskulinizatua izaten jarraitzen du eta lan asko eskatzen du eremu horiek femeninoago bihurtzeak.

Amaya Fernandez Euskadiko PPko idazkari nagusiak, bere aldetik, orain arte egindako bidea nabarmendu du: "oraindik egiteko asko badago ere, gaur, hemen, kargu esanguratsuak ditugun hainbat alderditako bost emakume gaude".

Azkenik, etorkizunean emakumezko lehendakari bat izango ote den galdetuta, itxaropentsu agertu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba PSE-EE albisteak Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Mundu matxista Feminismoa gaur