Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

German Urizar preso ohiari Bilbon egindako harrera salatuko du Covitek

Iragan ostegunean atera zen Algecirasko espetxetik 28 urteren ondoren, horietatik 26 lehen graduan.

German Urizar euskal presoa ostegunean geratu zen aske, 28 urteren ondoren. @EtxeratElkartea
German Urizar euskal presoa ostegunean geratu zen aske, 28 urteren ondoren
German Urizar euskal presoa ostegunean geratu zen aske, 28 urteren ondoren. @EtxeratElkartea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite biktimak elkarteak Auzitegi Nazionalera joko du, German Urizar preso ohiari atzo Bilbon egindako harrera salatzeko. Halaber, ezker abertzalearen Kalera Kalera ekimena ere salatuko du, ekitaldiaren antolatzaile izatea egotzita.

Aldi berean, Zamudioko Atea kalearen erabileragatik Bilboko Udalak izan dezakeen balizko erantzukizuna ikertzeko ere eskatuko dio, baita ekitaldia kalean egiteko baimena ematerakoan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak izan zuen rolagatik.

Ohar batean Covitek adierazi duenez, atzoko ekitaldian litekeena da "terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu" izana. Hori dela eta, gertaturikoa ikertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari.

Ehunka pertsonak parte hartu zuten atzo Bilboko Zazpikaletan German Urizarri egindako harreran. Iragan ostegunean atera zen Algecirasko espetxetik, 28 urteren ondoren, horietatik 26 lehen graduan.

Zamudioko Atea kalera gerturatu zirenek ikurrinak eta euskal preso politikoak Euskal Herriratzearen aldeko banderak astinduz egin zioten harrera Urizarri. Aurreskuaren ondoren, lagunak eta senideak lagun zituela, eszenatokira igo zen eta espetxean lagun izan dituenak gogoan izan zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Bilbo berriak Presoak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak Gaur