Politika -

XABIER ARZALLUZEN HERIOTZA

Urkullu: 'Euskadi osoak aitormena egin behar dio Arzalluzi'

Zendu berri den buruzagi jeltzaleak 'aberri eraikuntza, nazio eraikuntza eta gizarte erainkuntza uztartu' zituela azpimarratu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu
Xabier Arzalluzen ibilbide politikoa goraipatu dute jeltzale guztiek

1:40

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako EAJko sailburuek lagunduta, Xabier Arzalluzen hil-kapera bisitatu du goizean. Familiari dolumina adierazi ondoren, Bilboko Begoña beilatokiaren atarian buruzagi jeltzale zendu berriaren lana goratu du Urkulluk.

Lehendakariaren hitzetan, Euskadi osoak zor dio aitortza Arzalluzi, besteak beste, "herri honen erakundetzearen alde" egin zuen lanagatik. "Euskadi osoak aitormena egin behar dio, abertzale bezala bai, baina baita Euskadiren erakundetze prozesuan berak uztartu zituelako aberri eraikuntza, nazio eraikuntza eta gizarte eraikuntza", esan du.

Hori dela eta, "ideologien gainetik" Arzalluzek erakutsitako "konpromisoa aitortu" beharra azpimarratu du.

Jaioterrian, Azkoitian, emango diote azken agurra Arzalluzi; 19:00etan egingo da hileta-elizkizuna Andre Maria Jasokundearen parrokian.

Eusko Alderdi Jeltzaleko presidente ohia ostegunean zendu zen, 86 urterekin. 20 urte baino gehiago eman zituen EBBko presidentetzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bilbo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak