Politika -

Madril

Cifuentesek PPko militantzia aldi baterako bertan behera uztea eskatu dio alderdiari

Justizian sinetsi duela eta denborak arrazoia emango diola esan du Madrilgo presidente ohiak.

Cifuentes pide su baja temporal como militante del PP. Foto: EFE
Cristina Cifuentes en una fotografía de archivo
Cifuentes pide su baja temporal como militante del PP. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohiak PPko militantzia aldi baterako bertan behera uztea eskatu dio alderdiari, Cifuentesek berak sare sozialetan ostiral honetan jakinarazi duenez. Cifuentes 'master' auziagatik ikertua izaten ari da.

"Justizian sinetsi dut, baina denborak arrazoia emango didala ziur nago. Ordura arte, aldi baterako PPko militantzia bertan behera uztea eskatu dut. Asteburu ona opa dizuet guztioi", idatzi du Cifuentesek Instagramen.

Bestalde, Franklin D. Roosevelt AEBko presidente ohiaren esaldi bat gaineratu du: "Politikan ez dago ezustekorik... eta baldin badaude, oso ondo prestatuak daude".

Fiskaltzak hiru urteko kartzela-zigorra eskatu zuen asteartean Cifuentesentzat dokumentuak faltsutzea egotzita.

PPko agintaritzako iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, Cifuentesek "ez zuen jada harremanik alderdiarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Iruzurrak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak