Politika -
Azken agurra
Arzalluzen hileta larunbatean izango da, Azkoitian
Azkoitiko (Gipuzkoa) Andre Maria Jasokundearen elizak hartuko du zeremonia, 19:00etan.
eitb.eus
Xabier Arzalluz Antia buruzagi jeltzale historikoaren hileta-elizkizuna larunbatean izango da, 19:00etan, Azkoitian (Gipuzkoa).
Bere jaioterriko Andre Maria Jasokundearen elizak hartuko du zeremonia.
Eusko Alderdi Jeltzaleko presidente ohia ostegunean zendu zen, 86 urterekin. 20 urte baino gehiago eman zituen EBBko presidentetzan.
Politikagintzan utzitako "arrastoa" azpimarratu dute aurkari politiko zein alderdikideek. "Herriaren alde egindako lan handia" nabarmendu du EBBko oraingo presidente Andoni Ortuzarrek, EAJn eta Euskadin "guztia izan zen gizon" bat.
Iñigo Urkullu lehendakariarentzat, bestalde, "politikan maisua izan zen eta gure belaunaldiarentzako pertsona eta gidari eredugarria".