Politika -

Pilota

Bixintxo Bilbaori kendu egin diote ikurrina erakusteagatik jarritako zigorra

Xabier Cazaubon Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak ohar bat argitaratu du erabakiaren berri emateko. Azken egunetan "ahoz zein idatziz jasotako mehatxuak" salatu ditu.

Ikurrina atera zuen Bilbok azken munduko txapelketan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Bixintxo Bilbao, ikurrinarekin.
Nazioarteko Pilota Federazioaren presidenteak zigorra kendu dio Bixintxo Bilbaori

1:21

EitB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Cazaubon Nazioarteko Pilota Federazioko presidenteak kendu egin dio Bixintxo Bilbao Ziburuko pilotariari ikurrina erakusteagatik jarritako zigorra, gaur ohar batean jakinarazi duenez.

Munduko Txapelketako sari banaketan ikurrina erakusteagatik nazioarteko txapelketatik kanpo utzi zuten Bilbao urtebetez, arauz kanpoko bandera zela argudiatuta.

Gaur oharra argitaratu du Cazaubonek "bere erabaki pertsonala" jakinarazteko, argudioak eman ez baditu ere.

Dena dela, gogor salatu ditu azken egunotan "ahoz zein idatziz jasotako mehatxuak". "Ezerk ezin du justifikatu indarkeria, iraina, deskalifikazioa eta gezurra erabiltzea pilotaz ari garenean, eta are gutxiago, kirolaren baloreetatik urrun dauden lorpenak jomuga, helburu politikoekin aritzea".

Era berean, Julian Garcia Angulo presidentearen eta Juan Carlos Soto medikuaren babesa eskertu eta Federazioaren Diziplina Batzordearen lana hartu du aintzat.

Erreakzioak

Zigorrak polemika handia eragin zuen, eta asko izan ziren pilotariari babesa erakutsi ziotenak. Gaurko erabakiaren ondotik ere, iritzia eman dute zenbaitzuek. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea izan da hitz egiten lehenengotarikoa. Txio baten bidez, "pozik" hartu du zigorra kentzeko erabakia. Ortuzarren hitzetan, "erabaki justua, egokia eta ona izan da euskal pilotarentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Pilota Politika Iparraldea argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ikurrina albisteak