Politika -

Eusko Legebiltzarra

Lehendakariak 'uzten' dion bitartean 'lanean jarraituko duela' esan du Darponek

Urkulluk kargutik kentzen ez badu, oposizioak Legebiltzarrean Darponen aurka aurkeztuko duen gaitzespen-mozioa babestuko duela esan du alderdi popularrak.

Jon Darpon Osasun sailburua. Artxiboko argazkia: EFE
Jon Darpon Osasun sailburua bera bakarrik eserita Eusko Legebiltzarrean
Lehendakariak esan arte karguan jarraituko duela esan du Jon Darpon sailburuak

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak "uzten" dion bitartean Osasun Sailaren buru izaten jarraituko duela esan du Jon Darpon Osasun sailburuak. "Lan zabala egiten dut Sailean, eta lanean jarraituko dugu", esan du astearte honetan sailburuak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.

Alderdi popularrak jakinarazi duenez, Urkulluk kargutik kentzen ez badu, Darponen aurkako gaitzespen-mozioa babestuko dute Legebiltzarrean. Fiskaltzak Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren azterketetan filtrazio zantzuak izan zirela esan ostean eskatu dute alderdiek sailburuaren dimisioa.

"Lehendakariak horretarako baimena eman arte, lanean jarraituko dut. Beti izan da horrela", esan du sailburuak bere dimisioaren harira galdetuta.

Hala ere, gaitzespen-mozioa aurkezten dutenean, kargua utziko duen ala ez argitu gabe utzi du Darponek; asmoez hitz egin ohi ez duela esan baitu, eta "egunean" lan egitea gustatzen zaiola.

Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, aurreko legealdian lau ministro gaitzetsi zituzten, eta egungoan, Dolores Delgado Espainiako Justizia ministroa birritan gaitzetsi dute, eta "denek amaiera arte jarraitu dute beren karguan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak