Politika -

Eskandalua URJC-n

Fiskaltzak 3 urteko kartzela-zigorra eskatu du Cifuentesentzat, 'Master auzia'gatik

Ministerio Publikoaren iritziz, Madrilgo Erkidegoko presidente ohia izan zen egin ez zuen Master Amaierako Lana egin zuela akreditatzen zuen aktaren faltsifikazioaren eragilea.

Cristina Cifuentes, dimisioa eman zuen egunean. Argazkia: EFE
Cristina Cifuentes, dimisioa eman zuen egunean
Cristina Cifuentes, dimisioa eman zuen egunean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Master auzia"n, Madrilgo Fiskaltzak hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Cristina Cifuentes Madrilgo Erkidegoko presidente ohiarentzat, dokumentu ofizialak faltsutzea leporatuta.

Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak 2011-2012 ikasturtean Juan Carlos Erregea Unibertsitatean egindako masterrean irregulartasunak atzeman zituen Madrilgo 51 zenbakiko Instrukzioko epaileak. Egiaztatu ahal izan zuenez, ez zen eskoletara joan (derrigorrezkoa zen), eta notak faltsutu zizkioten.

Ministerio Publikoaren iritziz, Madrilgo Erkidegoko presidente ohia izan zen egin ez zuen Master Amaierako Lana egin zuela akreditatzen zuen aktaren faltsifikazioa eragin zuena. Fiskaltzak gaineratu duenez, ondorio politikoei aurre ez egiteko erakutsi ei zuen Cifuentesek akta faltsu hori hedabideen aurrean eta sare sozialetan.

Fiskalak Celicia Rosado Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea jotzen du aktaren faltsifikazioaren egile gisa, eta 21 urteko kartzela-zigorra eskatzen du berarentzat. Cifuentesentzat eskaturiko zigorra baino txikiagoa da, hain zuzen ere, egindakoa onartu zuelako eta ikerketan kolaboratu zuelako.

Halaber, Enrique Alvarez Conde Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendari ohia faltsifikazio delituaren zeharkako egiletzat jotzen du. Hori dela eta, hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen du berarentzat. Maria Teresa Feito Hezkuntzako Saileko aholkulari ohiarentzat, ostera, hiru urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Delituak argazkiak Epaiketak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Madrilgo gertakizunak