Politika -

GERNIKAKO ESTATUTUA

Bozen aurrerapenak ez du eskumenak eskualdatzea eragotziko, Jaurlaritzaren ustez

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, apirilaren 28ra arte badago nahikoa denbora transferentziak gauzatzeko.

Erkoreka eta Batet, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Erkoreka eta Batet, artxiboko argazki batean
Erkoreka eta Batet, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du uste Espainiako hauteskunde orokorrak apirilaren 28ra aurreratu izana transferentzien eskualdatzea gauzatzeko oztopo izango denik. Are gehiago, bi gobernuek adostutako negoziazio egutegiko lehen zazpi eskumenak apirilaren 28a baino lehen EAEra eskualdatzea espero du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo astearteroko gobernu bileraren ostean azaldu zuenez, ezerk ez du eragozten zazpi transferentzia horiek aipaturiko egutegian jasotako epean burutzea. Izan ere, egutegi horrek martxoa aipatzen zuen.

Erkorekak azpimarratu duenez, Gorteak desegingo badira ere, Pedro Sanchezen Gobernuak lanean jarraituko du apirilaren 28ra arte. Hortaz, haren esanetan, badago nahikoa denbora transferentziak gauzatzeko.

Bi gobernuek adostutako egutegian, Gernikako Estatutuak jasotako 33 eskumenen negoziazioa eta transferentzia agertzen dira. Egutegi horren arabera, eskualdatzeak 2020ko urtarrilean amaituko lirateke. Hauteskunde deialdiak kolokan jar dezake egutegi hori.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan espero ditu lehen zazpi eskumen horietatik falta diren bost eskumenen inguruko txostenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa EAEko Estatutua Espetxeak