Politika -
ESPETXE POLITIKA
Andoni Murga Zenarruzabeitia presoa Coruñatik Zaragozara lekualdatu dute
2015ean bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Orduan, Curtiseko espetxeko Tratamendu Batzordeak jada proposatu zuen presoa bere senideengandik gertu zegoen espetxe batera lekualdatzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andoni Murga Zenarruzabeitia presoa Curtiseko espetxetik (Coruña, Galizia) Zuerakora (Zaragoza, Aragoi) lekualdatu dute azken orduotan, Etxerat elkarteak jakitera eman duenez.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak urtarrilaren 31n agindu zuen lekualdaketa.
1996ko abuztuaren 18an hartu zuten preso Murga Zenarruzabeitia, ETAri laguntzea eta lehergaiak izatea egotzita. 2015ean bete zituen bere zigorraren hiru laurdenak. Orduan, Curtiseko espetxeko Tratamendu Batzordeak jada proposatu zuen presoa bere senideengandik gertu zegoen espetxe batera lekualdatzea.