Politika -

Motibazio politikoko biktimak

Nafarroako motibazio politikoko biktimen legea izapidetu du Parlamentuak

2015ean, Foru Parlamentuak beste lege bat onartu zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen. Horren ondorik egin dute arau berria.

Motibazio politikoko biktimen legea izapidetu dute Nafarroan ETBren bideo batetik aterarako argazkia
Nafarroako Parlamentua
Motibazio politikoko biktimen legea izapidetu dute Nafarroan ETBren bideo batetik aterarako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak motibazio politikoko biktimen legea izapidetu du ostegun honetan Gobernuko lau alderdien aldeko botoekin. UPN eta PP alderdiek ezezko botoa eman dute, eta PSN abstenitu egin da.

2015ean, Foru Parlamentuak beste lege bat onartu zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen. Horren ondorik egin dute arau berria.

Lege honek orain arte "ahaztuta" egon diren biktimak aitortzeko, gertatutakoa ikertzeko eta, ahal den neurrian, egindako kaltea ordaintzeko balioko duela esan du Marisa Simon Ezkerrako parlamentariak.

"Gertatu berri den historia hobeto ezagutzeko eta memoria demokratikoan urratsak emateko asmoa ere badu legeak", erantsi du.

"Motibazio politikoko biktimek ez dute justiziarik izan hamarkada luzetan, eta Nafarroako Parlamentuak hori zuzendu nahi du", adierazi du.

"Legeak ez du xede zigortzailerik eta prozedura eta ebazpen judizialak errespetatzen ditu, Ganbera honek ez dituelako botere judizialari dagozkion eskumenak", azaldu du.

Arauaren helburua motibazio politikoko indarkeriari "zilegitasuna kentzea" dela azpimarratu du, "mendekurik gabe eta berriro gertatu ez dadin". Jarraian German Rodriguez, Mikel Zabalza edo Jose Luis Canoren hilketak ekarri ditu gogora.

Biktima horiekiko "zor historiko" bat dagoela eta egoera horri irtenbidea bilatzea ezinbestekoa dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua