Politika -

MOBILIZAZIOA

'Batasun nazionala' ezin dela negoziatu eta, bozak eskatu dituzte PPk, Csk eta Voxek

45.000 pertsona inguru bildu dira Espainiako eskuinak deitutako kontzentrazioan. Sanchezek katalanekin negoziatzean "traizioa" egin duela esan dute, eta ez dutela onartuko "batasuna kolokan jartzea".

Santiago Abascal, Pablo Casado eta Albert Ribera euren taldekideekin, azken argazkian. EiTB
Santiago Abascal, Pablo Casado eta Albert Ribera euren taldekideekin, azken argazkian.
45.000 lagunek hauteskundeak deitzeko eskatu diote Pedro Sanchezi

2:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk, Ciudadanosek eta Voxek gaurko Madrilen Pedro Sanchezen aurka deitu duten kontzentrazioak 45.000 pertsona inguru bildu ditu Gobernu Ordezkaritzaren arabera, eta 200.000 deitzaileen arabera. Colon Plazan bildutakoek gogor egin dute Sanchezen aurka, "batasun nazionala" ez dela negoziatzen esan dute, eta ez daudela prest "traizio eta kontzesio gehiago onartzeko".

"Azken egunotako gertaerak inoiz Estatuari egin zaion umiliaziorik handienak dira, gure bizitza demokratikoan inoiz ikusi ez diren bezalakoak" irakurri dute ekitaldiko aurkezleek: Carlos Cuesta, Maria Claver eta Albert Castillon kazetariek.

"Espainia batu baten alde. Hauteskundeak orain" (Por una España unida, ¡elecciones ya!) leloa zeraman idatziaren ideia nagusia horixe izan da, hain zuzen ere, Espainiaren batasunari eutsi egin behar zaiola, "Pedro Sanchez arriskuan jartzen" ari den honetan: "Inongo Gobernuk ez du zilegitasunik subiranotasun nazionala negoziatzeko" eta Sanchezek "onartu dituen baldintzak onartezinak dira", "Gobernuak uko egin dio Konstituzioa errespetatu eta errespetatuarazteko betebeharrari" esan dute.

"Ez dugu onartuko batasun territoriala arriskuan jartzerik" esan dute, baita Espainia eta bere Konstituzioa defendatzen ari direla ere: "Guztia da onargarria Konstituzioaren barruan, eta ezer ez handik kanpora". Ildo horretan esan dute Espainiako Konstituzioak argi uzten duela "espainiar guztiak berdinak direla, eta inor ez dagoela inoren gainetik".

Asteartetik aurrera Kataluniako politikariak epaituko dituzten epaileei euren babesa agertu diete, eta ekitaldia antolatzaileen argazki batekin amaitu da. Oholtza gainean izan dira Pablo Casado, Albert Rivera eta Santiago Abascal, euren taldeekin.

45.000 pertsona inguruk hartu dute parte Sanchezen aurkako manifestazioan, Madrilen
45.000 pertsona inguruk hartu dute parte Sanchezen aurkako manifestazioan, Madrilen
45.000 pertsona inguruk hartu dute parte Sanchezen aurkako manifestazioan, Madrilen

0:55

Manifestazioko leloak

"España" eta "Viva España" izan dira gehien entzun diren leloak Kolon Plazako kontzentrazioan.

Horiekin batera, ondoko hauek ere bai: "España unida jamás será vencida", "Puigdemont, a prisión", "Fuera el okupa", "No necesitamos mediadores", "España no está en venta" eta "Con la soberanía nacional no se mercadea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PP Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Albert Rivera Madril Manifestazioak Pablo Casado Blanco Vox