Politika -

UDAL-FORU HAUTESKUNDEAK 2019

Gorordoren eta Zabaletaren babesa jaso du Jone Goirizelaiak Bilboko alkatetzarako

EAJko alkate ohia eta sailburu ohi sozialista Goirizelaiaren hautagaitzaren aurkezpenean izan ziren. Iñigo Cabacasen gurasoak eta Eva Ferreira Athleticeko jokalaria ere han izan ziren, besteak beste.

Jasone Agirre, Jose Maria Gogordo eta Jone Goirizelaia atzo Bilbon egindako aurkezpenean. EiTB
Jasone Agirre, Jose Maria Gogordo eta Jone Goirizelaia atzo Bilbon egindako aurkezpenean
Jasone Agirre, Jose Maria Gogordo eta Jone Goirizelaia atzo Bilbon egindako aurkezpenean. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Bilboko Udalerako bere hautagaia aurkeztu zuen atzo: Jone Goirizelaia abokatu eta parlamentarioa. Ekitaldian, hainbat aurpegi ezagun izan ziren, tartean, Jose Maria Gorordo Bilboko alkate izandakoa (EAJtik) eta Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi sozialista. Babesa agertzera joan ziren baita Esther Larrañaga sailburu ohia, Iñigo Cabacasen gurasoak eta Eva Ferreira Athleticeko jokaria, besteak beste.

Goirizelaia harro agertu zen bilbotarrengatik eta gogorarazi zuen azken urte honetan Bilbo munduko komunikabide nagusienetan atera dela bertan egin diren manifestazio handiengatik: bai martxoaren 8koagatik, bai pentsiodunen manifestazioengatik, eta berriki, Athleticen emakumezko taldeak izandako ikusle arrakastagatik, "eta hori guztia, instituzioen babesik gabe" erantsi zuen.

Ildo horretan, egungo udal taldeak "mugimendu feministari bizkarra" eman diola salatu zuen, "oraindik ere ez dakigu zergatik jarraitzen duen Bilbok Emakumeen Etxerik gabe". "Egungo Gobernua ez dago Bilbok behar duen mailan" gaineratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023