Politika -

PRESOAK

Oier Gomez preso ohiaren azken agurra, debekatuta

Estatuko Abokatutzak eskatu du igande honetan Gasteizen egitekoa zen ekitaldia debekatzea. Ernaik prentsaurrekoa emango du eguerdian, hil berria den preso ohiaren agurra debekatu izana salatzeko.

2017ko apirilean Oier Gomez aske uzteko eskatuz egindako elkarretaratze baten irudia.
2017ko apirilean Oier Gomez aske uzteko eskatuz egindako elkarretaratze baten irudia
2017ko apirilean Oier Gomez aske uzteko eskatuz egindako elkarretaratze baten irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Auzitegi batek debekatu egin du igande honetan Gasteizen Oier Gomez preso ohiari egin behar zioten azken agurra. Urtarrilaren 26an hil zen Gomez Baionako ospitale batean, minbiziagatik.

Udaletik jakitera eman dutenez, Estatuko Abokatuak eskatu du, antza, Gasteizko frontoi batean egitekoa zen ekitaldia debekatzeko, eta udaltzainek hala jakinarazi diete goizean deitzaileei.

Horiek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute, eta horren ordez, prentsaurrekoa deitu dute bihar 13:30erako, debekua salatzeko:

15 urteko kartzela-zigorra betetzen ari zen Gomez eta hiru euroagindu zituen irekita, 2017an libre utzi zutenean, oso larria zen minbizia bategatik. 35 urterekin hil zen duela astebete.

Gaur, hain zuzen ere, kontzentrazio eta manifestazioak egin dira Donostian, Galdakaon eta Gasteizen, Sarek deituta, espetxe politika aldatzeko eta larri gaixo diren presoak askatzeko eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak