Politika -

UDAL HAUTESKUNDEAK

Retortillok Jaurlaritza utziko du eta PSE-EEren Barakaldorako alkategaia izango da

Jose Antonio Pastorrek jakinarazi du albistea, Radio Euskadiko goizeko tertulia politikoan.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua. Argazkia: EFE.
Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua
Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Eusko Jaurlaritza utziko du hilabete honetan, maiatzeko Udal Hauteskundeetara aurkeztu eta PSE-EEren Barakaldorako alkategaia izateko.

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak jakinarazi du albistea, Radio Euskadiko goizeko tertulia politikoan. Esan duenez, hilabete honetan bertan utziko du sailburu kargua Retortillok, baina oraindik ez omen dakite nork hartuko duen haren tokia.

Barakaldon 2015 urtera arte sozialistek izan zuten agintea. Duela lau urteko Udal Hauteskundeetan baina, EAJk irabazi zion PSE-EEri, 52 botoren aldearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Barakaldo Eusko Jaurlaritza PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023