Politika -

Lurraldeen berrantolaketa

Nafarroako tokiko maparen erreforma onartu dute, oposizioa kontra agertu arren

Nafarroako Toki Administrazioa Aldatzeko lege-proiektuaren arabera, Nafarroa hamabi eskualdetan banatuko dute eta finantziazio eredu berria izango du.

Nafarroako Parlamentua. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Nafarroako Parlamentua
Nafarroako tokiko mapa berria

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak Toki Administrazioa Aldatzeko lege-proiektua onartu du ostegun honetan, oposizioaren kontrako botoa jaso badu ere. Horrek esan nahi du Nafarroa hamabi eskualdetan banatuko dutela eta finantziazio eredu berria izango duela.

UPN, PSN eta PPN aurka agertu diren arren, laukoa osatzen duten alderdien babesarekin nahikoa izan da erreforma aurrera ateratzerako.

Horrela, eskualdeak toki erakunde bihurtuko dira, eta administrazio barrutiak eta administrazio zerbitzuen elkarteak desagertu egingo dira. Gainera, toki erakundeek lanpostuen errolda egiteaz gain, plantilla organikoa onartu eta lan eskaintza publikoa deitu beharko dute.

Proposatutako udalerrien bi bosten aurka azalduko balira eta, gutxienez, lurralde horren hautesle erroldaren erdia ordezkatuz gero, eskualdea eratzeko prozesura bertan behera geratuko litzateke.

Bestalde, finantzazio eredu berria planteatzen du lege-proiektuak.

Horretarako, abendua baino lehen, Gobernuak finantzazio proposamena igorriko dio Parlamentuari. Horri jarraiki, Nafarroako aurrekontuek barne hartzen dituzten diru-laguntzak finantzazio moduluengatik ordezkatuko dituzte, pixkanaka.

Osoko bilkuraren ostean, Unai Hualdek (Geroa Bai) UPN, PSN eta PPNren erabakiaz hitz egin du. "Kosta ahala kosta, aldaketaren legealdian Nafarroaren egitura zentzuzkoagoa eta eraginkorragoa bermatzen duen testu legal bat onartzea saihestu nahi zuten", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP UPN PSN Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua