Politika -

Altsasuko auzia

Auzitegi Nazionalak aste honetan berrikusiko du Altsasuko gazteen epaia

Urtarrilaren 14tik 16ra bitartean zen bista egitekoa, baina lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako dokumentuak jaso ostean, saioa heldu den astera atzeratu zuten.

Manifestazioa Iruñean, Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Argazkia: EFE
Urtarrilaren 23an berrikusiko du Auzitegi Nazionalak Altsasuko gazteen epaia
Manifestazioa Iruñean, Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalaren Apelazio Salak aste honetan egingo du Altsasuko gazteen epaia berrikusteko bista. 2016ko urrian bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten auzipetutako gazteei, eta 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten gertakari horrengatik.

Hasiera batean, urtarrilaren 14rako, 15erako eta 16rako deitu zuten bista, baina, azkenik, atzeratzeko erabakia hartu zuten lekukoen hainbat froga eta defentsek aurkeztutako zenbait dokumentu jaso ostean.

Horrenbestez, froga horien onarpenak ekarri du epaiketaren atzeratzea, besteak beste, Auzitegiak defentsek proposatutako lekuko berriak deitzeko denbora izan dezan, Auzitegi Nazioanalak jakitera eman duenez. Urtarrilaren 23an eta 24an egingo da bista.

Zigor-arloko lehen sekzioak ekainean eman zuen zortzi auzipetuen aurkako epaia. Guztiei agintarien aurkako delitua eta lesioak, desordena publikoa eta mehatxuak egotzi zizkieten. Fiskaltzak esandakoaren kontrara, epaileak baztertu egin zuen ustezko erasoa terrorismoarekin lotuta egotea, gertakariak, ordea, "oso larritzat" jo zituen.

Hori horrela, Fiskaltzak ere helegitea jarri du ebazpenaren aurka, "agenteek jaso zuten jipoia aldez aurretik planifikatutako erasoa izan zela eta helburu terrorista zeukala" argudiatuta.

Esan bezala, epaiak argi utzi zuen Guardia Zibilarenganako gorrotoak eta iritzi ideologikoek zerikusia izan zutela erasoan, baina ukatu egin zuen auzipetuek ETArekin lotura zutela.

Aitzitik, Fiskaltzak uste du "Guardia Zibila Altsasutik ateratzea" zela ustezko erasotzaileen asmoa, "beraien moduan pentsatzen ez dutenei beldurra eragiteko asmoz edo".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Nafarroa Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Altsasu Gazteak gaur