Politika -

Krisia Podemos-Ahal Dugun

'Egoera gainditzeko' eskatu die Ahal Duguk bere hautagaiei

Arreta maiatzeko hauteskundeetan jartzeko eskatu du Pablo Echenique Podemoseko antolakuntza idazkariak, Iñigo Errejonen “handinahi pertsonalak” irekitako krisiaren ostean.

Ahal Dugu sortu zutenen artean, bakarrik Pablo Iglesias geratzen da egun. Irudia: EITB
Ahal Dugu sortu zutenen artean, bakarrik Pablo Iglesias geratzen da egun.
Bost urtetan desegin egin da Ahal Duguren buruzagitza

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos-Ahal Duguren hautagai eta lider autonomiko guztiek Madrilen egindako bilera "egoera gainditzeko" baliagarria izatea espero du Pablo Echenique Ahal Duguren antolakuntza idazkariak, eta arreta osoa maiatzeko hauteskundeetan jartzeko eskatu du, Iñigo Errejonen "handinahi pertsonalak" irekitako krisiaren ostean. Errejon zen Madrilgo Erkidegoko presidente izateko Podemosen hautagaia.

"Bi egun oso tristeak izan dira, baina espero dut gaur egoera gainditu eta etorkizunera begira jarri ahal izatea. Erkidego eta udalerri gehienetan irabazi behar dugu maiatzean", esan du Echeniquek.

Echeniquek esan du "funtsezkoa" dela maiatzean emaitza onak lortzea, eta espero du Errejonen erronkak alderdiari kalterik ez egitea, batez ere muturreko eskuinak aurrera egiteko egun dagoen arriskua kontuan izanda.

"Espero dut ezetz, gure herrialdeko jendearengan konfiantza daukat, inteligenteak direlako, bestela ez nintzateke politikan egongo, errealitatea ulertzen ez dela jakingo banu. Uste dut errealitatea Aurrekontuen akordioan eta gutxieneko soldataren igoeran dagoela, eta uste dut jendeak hori ikusten duela. Horren arabera erabakiko du", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak