Politika -

Presoak

'Une honetan' sakabanaketa politika mantentzerik ez dagoela uste du Marlaskak

Bestalde, Barne ministroarekin biltzea eskatu du Sarek, Marlaskari adierazpenak “egia bihurtzea premiazkoa” dela esateko.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Argazkia: EFE
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Argazkia: EFE
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Une honetan”, ETA deseginda, sakabanaketa politika mantentzerik ez dagoela uste du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, baina “bereizi gabeko” hurbilketarik egingo ez dela ziurtatu du. Gainera, lekualdaketak beti “legearen barruan” egingo direla erantsi du.

Sakabanaketa terrorismoaren aurkako borrokaren barnean kokatu du Grande-Marlaskak Las Palmasen (Kanaria Handia); “erakunde terroristaren sendotasuna txikitzera” zuzenduriko neurria, ETAk espetxe barruan presoak ez kontrolatzeko helburuarekin.

Zentzu horretan, espetxe politika bat” denik ukatu du Barne ministroak, “terrorismoaren aurkako politika bat” baizik. Horregatik, “Zuzenbidezko Estatuak eta gizarte demokratikoak ETA desegin eta garaitu ondoren, espetxe politika” egiteko unea dela erantsi du.

Ministroaren hitzetan, pertsona bat “bere ingurunetik at eta urrun denbora asko” baldin badago, askatasuna lortzen duenean berriro gizarteratzea zailagoa da.

Espetxe Zuzendaritzaren ardura dela gogorarazi ondoren, “une honetan ematen den ohar bakarra terrorismoaren kontrako politika mantentzerik ez dagoela da”, azaldu du. Hala ere, horrek ez du esan nahi “bereizi gabeko lekualdaketak” egingo dituztenik, gaineratu du.

Sarek bilera eskatu du

Barne ministroarekin biltzea eskatu du Sare herritarrak, Marlaskari adierazpenak “egia bihurtzea premiazkoa” dela esateko. Ministroaren hitzak hizpide izan ditu Sarek agiri batean.

“Hitzak, Pedro Sanchez presidenteak egindako adierazpenak bezalaxe, modu positiboan aintzat hartzen ditugu. Esan bezala, urruntzea euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen neurri bat da, zigor erantsi gisa”, esan du Sarek.

Horregatik, Barne ministroaren adierazpenak “positiboak” direla eta “nolabaiteko itxaropenarekin” hartzen dituztela azaldu du, baina baita “zuhurtziarekin” ere. “Orain arte, sakabanaketa politikarekin amaitzeko benetako pausorik ez da eman”, gogorarazi du.

“Madrilgo Gobernu berritik heltzen diren hitzak errealitate bihurtu behar dira, premiazkoa da. Legea bete gabe, euskal presoek familiengandik urrun egun bat gehiago pasa behar izatea ez dugulako ulertzen”, azpimarratu du Sarek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak