Politika -
Eusko Jaurlaritza
Jaurlaritzak eskumenen egutegia lehenbailehen behar duela esan du Erkorekak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, oraindik ez dute Espainiako Gobernuak eskumenen harira agindutako egutegia.
Agentziak | Erredakzioa
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak transferentzien inguruko egutegia lehenbailehen behar duela gogorarazi dio Pedro Sanchezen Gobernuari, eskumenak negoziatzen hasteko, "eztabaida instrumentalak" alde batera utzita.
"Sanchezen Gobernuak programa bat eta egutegi bat aurkezteko konpromisoa agindu zuen, eta oraindik negoziatzen noiz hasiko zain gaude; Eusko Jaurlaritzak atzean utzi nahi baititu bigarren mailako eztabaida instrumentalak eta negoziazioari heldu", esan du Erkoreak.
Jaurlaritzako gaurko Gobernu bileran, eskumenen afera aztertu dute, besteak beste. Ez dago, ordea, zer aztertu handirik, "Jaurlaritzak egin beharrekoa bete baitu" eta Espainiako Gobernuari baitagokio hurrengo pausoa ematea.
Aurreko lanketa, maila guztietan eginda dago, lehendakariak Sanchezekin, bozeramaileak berak Batet ministroarekin eta talde teknikoek ere landu dute gaia. Jaurlaritzak, halaber, bere lehentasunak eta irizpideak jakinarazi ditu. Beraz, dena dago prest eskumenen negoziazioari ekiteko, Erkorekaren esanetan.