Politika -

Orain Presoak, urtarrilak 12

Kataluniako politikari presoen senideek mobilizazioekin bat egingo dute

Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi inguruk agerraldia egin dute Baionan, urtarrilaren 12an egingo diren mobilizazioei euren atxikimendua adierazteko. 150 hautetsik baino gehiagok izenpetu duten deialdia.

Bilboko prentsaurrekoa. Irudia: Sare
Bilboko prentsaurrekoa. Irudia: Sare
Bilboko prentsaurrekoa. Irudia: Sare

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal sindikatu guztiek, Kataluniako alderdi politikoetako ordezkariekin eta preso dauden buruzagi politikoen senitartekoekin batera, urtarrilaren 12ko manifestazioetan parte hartuko dutela baieztatu dute, “espetxe politika mendekatiarekin” amaitzeko.

Joseba Azkarraga eta Arantxa Aldazabal Sareko bozeramileek euskaraz eta gaztelaniaz agiri bat irakurri dute Bilbon, prentsaurrekoan. “Gizarte gisa aurrera egiteko aukerak ematen dituen garai berri baten aurrean gaude”, baina horretarako “atsekabea eta sufrimendua etengabe eragiteari utzi behar zaio”, azpimarratu dutenez.

Aldi berean, agerraldia egin dute larunbat goiz honetan Baionan Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi inguruk, datorren urtarrilaren 12an egingo diren mobilizazioei euren atxikimendua adierazteko. Naiz-ek azaldu duenez, Lucien Betbeder Auzapezen Biltzarreko lehendakariak eta Alice Leiciagueçahar Eskualdeko kontseilariak hartu dute hitza Mixel Berhokoirigoin bakegileak eta Bake Bideako Anaiz Funosasek aurkeztu duten agerraldian, non 150 hautetsik baino gehiagok –horien artean 60 auzapez– izenpetu duten deialdia irakurri duten.

Egungo espetxe politikarekin amaitzeko, Bilbon eta Baionan (17:00), urtarrilaren 12an egingo diren manifestazioetan parte hartzeko dei egin ondoren, sindikatu, elkarte eta alderdi politikoei egindako gonbita nabarmendu du Sarek. “Aurrenekoz, euskal sindikatu guztiek” manifestazioetan parte hartuko dute, goraipatu duenez.

“Guztiak beharrezkoak gara”, azpimarratu du. Kataluniako alderdietako ordezkariek eta politikari presoen senideek ere bat egingo dutela nabarmendu du Sarek.

 

"Guztiak beharrezkoak gara"

 

Guztiak 16:00ak aldera hartuko dituzte Bilbo erdialdeko hotel batean, ondoren protestaren buruan jartzeko. Mobilizazioa Casilla plazatik abiatuko da.

“Bakean elkarbizitza eraikitzeko asmoa duen gizarte bat oinarri duen etorkizun berriari ateak zabaltzeko bilduko gara. Baina baita Espainiako zein Frantziako estatuei bidezko bake iraunkor bat izateko beharrezko baldintzak egun betetzen ez direla esateko ere bilduko gara, horretarako espetxe politika honekin bukatzea beharrezkoa delako”, argudiatu dute.

BAKE BIDEA BAIONA SARE

Baionako (Lapurdi) ekitaldia. Irudia: Sare

Zentzu horretan, gizartea “aktibatu” behar dela uste du Azkarragak. “Anormala den zerbait ezin da normal bezala ulertu: espetxe politika mendekatia mantentzea”, errepikatu du.

“Mendeku eta gorrotoa hustu nahi baldin baditugu Bilboko eta Baionako manifestazioak jendetsuak izatea lortu behar dugu, sentimenduok Estatuko erakunde askotan oraindik nagusi baitira”, erantsi du Sarek.

Sareren hitzetan, ETAren amaieraren ondotik, “arazoa konponduta” dagoela uler dezake norbaitek, baina “gauza asko konpontzeke” daudela uste duten herritarrak gero eta gehiago dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Presoak Baiona Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak